martxan da GRAVNI torneo garrantzitsua, beste urte batez. Bertan izango dira, Gipuzkoa, Bizkaia, Araba, Nafarroa, Iparralde eta Errioxako pelotari onenak; eta horien artean ariko dira hainbat hernaniar, eskuz zein palaz, frontoian eta trinketean.
Frontoian aritzeko aukeratu du Gipuzkoak, Amaia Irazustabarrena palista, nagusietan; Iruñako unibertsitatean jokatuko du gaur, 10:00etan, Nafarroaren kontra. Eta eskuz aritzeko, Ioritz Arrieta eta Markel Lizeaga aukeratu dituzte nagusietan; baina printzipioz, aurreneko jardunaldi honetan ez dute jokatuko.
Trinketerako, berriz, palan aritzeko aukeratu dute Ariane Arrieta, nagusietan; eta Alaitz Tejedor eta Garazi Urdangarin, gazteetan. Hiruek, Iruñako Mendillorrin jokatuko dute gaur, 15:30etan, Nafarroaren kontra. Eta eskuz aritzeko, Ekaitz Cisneros, Xabat Pagola eta Endika Arizmendi deitu ditu Gipuzkoak, 22 urtez azpikoetan. Cisnerosek, asteartean jokatu zuen buruz buru, eta 24-40 galdu zuen, Gil nafarraren kontra. Pagola eta Arizmendi, binaka ariko dira gaur, 10:30etan Mendillorrin Nafarroako bikotearen kontra.