Euskadiko selekzioak deituta, Espainiako Kros Txapelketan izan zen Anartz Artola hernaniarra, aurreko igandean, Meridan. Baina zoritxarrez, sukarrak jota egin behar izan zuen lasterketa, eta 48garren izan zen 20 urtez azpikoetan, ia 100 korrikalariren artean, 27:12 denboran osatuta 8 kilometroak. Autonomia erkidegoen arteko sailkapenean, zazpigarren izan zen Euskadi. Eva Esnaola, bere aldetik, Bartzelonako Maratoian aritu zen, eta onena izan zen, bere kategorian.