Katy eta Eukene ama-alabek orain dela 25 urte ekin zioten Eukene Jantzidendaren ibilbideari. Lehen urratsak Izpizua kaleko 5garren zenbakian eman zituzten Hernaniko zein bailarako bizilagunak janzten. Azken urte hauetan, ordea, Nafar kalean topatuko ditugu modako azken tendentziekin, gizon edo emakumeentzat, egunerorako edota zeremoniatarako jantziekin.
15 urtez aritu dira ama alabak elkarren ondoan lanean, Katy jubilatu zen arte. Ordutik, Maria Jesus eta Amparoren laguntzarekin egin du aurrera Eukenek.
Urteurren honetan, Eukene eta jantzidenda osatzen duen lan talde osoaren izenean, mila esker urte hauetan guztietan zehar erakutsitako konfiantzagatik!