Oiartzungo Arritxulo aterpetxera egingo dute asteburu pasa apirilaren 14-15ean Xaguxar Aisialdi Taldeak antolatuta. 30 haurrek izango dute joateko aukera, eta ostiralean eman beharko dute izena Kultur etxean (17:00etatik 19:00etara bitarte).
Prezioa 30 eurokoa izango da, eta momentuan ordaindu beharko dela argitu dute. Horrez gain, azaldu dute guraso bakoitzak 3 haur besterik ezin izango dituela apuntatu, eta 30era iristean, izenematea itxi egingo dela.