Partidu klabea bihar jubenilek, Zubipen

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 17a, 01:00

Ligako momentu erabakigarrian sartu da Hernani, jubenilen Ohorezko Maila nazionalean. Lau partidu besterik ez dira geratzen, eta jaitsiera postuetan daude; baina badaukate mailari eusteko aukera. Eta horretarako, bereziki klabeak izango dira hurrengo bi partiduak, Zubipen.
Bihar, Getxo hartuko dute txu­ri-berdeek, 17:30etan hasita. Hain justu, sailkapenean au­rre­­tik dagoen taldea da bizkaitarra, jaitsiera postuetatik kan­po, lau puntura. Beraz, irabaziz ge­ro, jaitsieratik ateratzetik pun­tu ba­ka­rrera geratuko litzateke Hernani. Horregatik, zaleen ba­besa es­ka­tu du taldeak; Zubi­pe­ra jaitsi eta animatzea.
Biharkoa irabazita, hurrengoa ere klabea izango da: Anti­guoko hartuko dute datorren asteburuan Zubipen. Sei puntu au­rretik daude donostiarrak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!