Udaberrikoa gaur, Milagrosa kaperan

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 17a, 01:00

Kontzertu berezia eskainiko dute gaur, Milagrosa kaperan. Arratsaldeko 19:30etan hasita, Udaberriko kontzertua eman­go dute, bi abesbatzak: Goiz Eguzki abesbatzak, batetik; eta beraiek gonbidatuta, Zarauzko Udaberri abesbatza etorriko da, bestetik.

Bi abesbatzen artean, ma­kina bat kanturekin osatutako egitaraua prestatu dute, herri­tarrei eskaintzeko: 16 guztira.

Goiz Eguzki abesbatza ari­ko da aurrena, Javier Zubi­men­dik gidatuta, eta zazpi abesti kan­tatuko dituzte: Maite, Si se muere el mar, A ti, Itxasoa, Alma llanera, Azken dantza eta Baserritarra. Gero, Zarauzko abesbatzak hartuko du txan­da, Patxi Azkarate zuzen­da­riaren esanetara, beste zazpi abes­ti kantatzeko: Udaberri, Goizian argi hastian, Bihotz bat, Kuku, Irten ezazu, Mari­ñelak eta Illunabarra.

Eta bukatzeko, elkarrekin kantatuko dituzte beste bi: Kantuz eta Euskal Herriko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!