Martxoaren 13ko GAOn argitaratu du Udalak otsailaren 20ko Plenoan adostutako prezio aldaketen berri. Haur Eskolako jangelako prezioetan eta Jabetze Eskoletako prezioetan egin dira aldaketak, 2018-19 ikasturteari begira. Diru-sarreren arabera, laguntzak emango dira. Informazio gehiago, Hezkuntza Departamentuan edo Udaleko HHZ zerbitzuan. Era berean,martxoaren 12ko GAOn jakinarazi zen Udaleko kontu hartzailetan dagoela prezio berrien inguruko informazioa, ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoa, Kantuz Musika Eskola, Kultura arloko ikastaro, Udal Euskagi eta Kiroldegiko zerbitzuei dagokienean, eta erreklamazio epea irekita dago.