HERNANIKO Udalak kale garbiketaren kudeaketa bereganatuko du datorren maiatzean eta erabaki horren aurrean PSE-EEk bere kezka azaldu nahi du. «Zihurtatzen badute langileen baldintzak mantendu edo hobetuko direla kostu gutxiagoan edo berdinean dudarik gabe onartuko genuke aldaketa. Baina, kasu honetan tentuz jokatu behar da argitaratu den txosten ekonomikoak hutsune asko bait ditu eta PSE-EEtik pentsatzen dugu ez duela behar bezela errealitatea isladatzen, ez eta benetako kostua. Gainera, gaur egungo legeak derrigortzen du zerbitzuaren kostua zegoena baino txikiagoa izango dela».
Plenoan Ricardo Crespo bozeramaileak bi zalantza plazaratu zituen. «Alde batetik langileen egoera nolakoa izango zen etorkizunean eta eskainiko den zerbitzuaren etorkizuna nolakoa izango den».
Lehenengo kezkaren inguruan «Crespok onartu zuen zorionez badagoela txosten bat baldintzak eta eskubideak mantenduko zirela. Baina PSE-EEn zalantza sortzen da zerbitzuaren langileen kostua gaur egun zenbatekoa den eskatzen denean. Udalak aurkeztu dituen zenbakiak eta gaur egun zerbitzua eskaintzen duen enpresak aurkeztutako datuak ez datoz bat. Eta horrek eramaten gaitu pentsatzera langileen lan baldintzetan eragina izango duela».
Crespok dio «herrian zurrumurruak zabaldu dira Garbitanian lan egindako langileekin hitzegin dela herriko zer gune garbitu beharko dituzten azaltzeko». Zurrumurru horren aurrean PSE-EEri adi egoteko beste opziorik ez zaiola geratzen adierazi du alderdi sozialistak.
Bigarren kezka zerbitzuaren kalitatearen inguruan sortu da. «Erabakia hartzeko erabili diren txostenetan hutsune asko daude, makinariaren mantenua esaterako. Enpresak argitaratu dituen datuen arabera kostuak Garbitaniak argitaratu dituenaren bikoitzak dira eta horrela ere gertatzen da aurkeztu diren beste partida batzuekin».
Garbitaniaren zerbitzuak ez du jasotzen alkantarillen sa-neamendua eta gaur egungoan sartuta dago. Nahi izanez gero beste aldetik ordaindu beharko litzateke».