Jarri du martxan Hernaniko Udalak, San Joan jaietako kartela aukeratzeko lehiaketa. Dagoeneko aurkeztu daitezke proposamenak, eta apirilaren 11ra arte dago epea. Biterin entregatu behar dira sinadurarik gabe eta kartazal itxian, adieraziz egilearen izena, helbidea eta telefonoa.
Kartelak, nahitaez, izan behar du San Joan jaiak. Hernani 2018 goiburua. 32 zentimetro izango ditu zabaleran, eta 48 altueran; ezinbestekoa da formatu digitalean aurkeztea, eta aukeran, paperean ere aurkeztea. Jai Batzordeak, sei kartel aukeratuko ditu gehienez, apirileko bileran, gero herritarrek bozkatzeko. Irabazleak, 600 euroko saria jasoko du eta maiatzaren 7an kartel irabazlea jakinaraziko da.