Martxoaren 20ra arte eskatu daitezke loteak

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 16a, 01:00

nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina eta kontserba lo­teak eskatzeko aukera eskain­tzen da Errigoraren kanpai­nan. Aurtengoa martxan jarri da eta martxoaren 20ra arte eskatu daitezke oliba olio birjina estra eta kontserba-sortak, Lurre­kon eta Kara­belekon edo www.errigora.eus webgunean.   
Nafarroa he­goal­deko ekoiz­­­pena sustatu eta euske­rari laguntzeko aukera izaten da.
Aurten eskaera bakarra egin beharko da, baina jaso­tzeko bi egun jarri dira; api­rilaren 20an olioa jaso behar­ko da, eta ekainaren 1ean, kontserba-loteak. Biak udale­txeko arkupetan jarriko di­tuzten postuan banatuko di­tuzte, 11:00etatik 18:00etara, eta aukera izango da Plazara kotxean sartzeko.
Errigora kanpainan ardu­raz kontsumitu, ekoiztu eta elkar­trukatzeko apustua egi­ten da: bertakoa, kalitatezkoa eta osasuntsua; bertako le­hen­­­gaiekin, langileak erres­petatuz eta ingurumena zain­duz; auzolanean, eus­karaz eta alde bientzako bidezko pre­zioan.
Euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezi­oan hel daitezen egiten da kanpaina.


Gaur zozketatuko dira bi
Kro­ni­kak eta Doberak zoz­ketatuko dituzten bi pro­duk­tu sortetako bat lortzeko aukera ere izango da. Bi aukerak: Do­be­ra-Kronikako baz­kide dire­nek, eta bazkide ez izanda ere, asteartean argitaratu zen fitxa bete eta Kroni­kan aurkezten dutenek edo albiste honi iruzkina egiten diotenek web gunean. Gaur arte hartu ahal izango da parte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!