Aner Peritz, Ereñotzutik finalera

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 16a, 01:00

JULENE Iturbe, Oihana Arana, Kepa Galparsoro, Aner Peritz ‘Euskitze’ eta Ekain Tolaretxipi hernaniarra aritu ziren ber­tsotan, joan den ostiral gau­ean, Ereñotzuko Ur-Mia Elkar­tean. 70 entzule inguru ber­ta­ratu ziren eta Aner Peritz izan zen saioko irabazlea. Apiri­la­ren 20an, beraz, Las­turko fi­nalean ariko da Imanol Albi­zu, Haizea Arana eta Uxue Alkortarekin batera.  
Bosgarren eta azken kan­po­raketa gaur izango da, Ano­etako Kuku Elkartean. Bost bertsolari hauek izango dira bertan kantuan: Araitz Sagar­na, Xabier Agirre, Eider Itu­rralde, Hodei Munduate eta Maddi Aiestaran. Anoetan erabakiko da apirilaren 20an ospatuko den finalera zein zortzikote sailkatuko den.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!