Guardetxetik Arbizura egin ondoren, literaturan murgiltzera

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 15a, 01:00

Azken irteera pasa den asteburuan egin zuen Mendiriz Mendik; Aralarko mendizerran barrena, Gipuzkoan, Guardetxen hasi, eta Nafarroara, Arbizura egin zuten bidea. Hurrengo zita, berriz, hil honen 21erako jarri du, literaturan murgiltzeko; 19:00etan Biterin, Haritz Monreal Zarraonaindiaren Mendi Literatura liburuaren aurkezpena egingo da Hernaniko Hatzi Klimbers elkarteak antolatuta, Andoni Araboalazaren eskutik. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!