«Udaltzaingoaren kudeaketa txarra egiten ari da EH Bildu»

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 15a, 01:00

Lehenago egin bezala, EAJ-PNVk salatu du «EH Bildu egiten ari den udaltzaingoaren kudeaketa txarra, eta udal­tzai­nek formakuntza eta ma­te­­riala falta» dutela. Aurretik salatu duten arren «arazoa ez da konpondu», Andoni Amo­na­rraiz, bozeramailearen esanetan.

«Lan eskubideak errespetatu behar dira»
EAJk beste hainbat gauza ere sala­tzen ditu oharrean: «agiri profesinalik gabeko udaltzainen 12 orduko lanaldiak txotx denboraldian; babes pertsonalerako elementu eskasak; in­for­mazioa eman eta salaketak jartzeko beharrezkoak diren baliabide informatikorik ga­be­­ko informazio etxola; bertara bideratutako udaltzainei ba­rru­ra sartzeko ezarritako debekua, nahiz eta elurra egin; be­ren lana egiteko beharrezkoa den arropa nahikorik gabeko udaltzain berriekin,  eta de­nak, berri eta beteranoak, euritarako edota hotzetik babesteko nahikoa arroparik gabe».

Horrez gain, «jende askoren pilaketak kudeatzeko eta babes pertsonalerako formazio falta» ere salatu du. Baina txotx denboralditik kanpo ere, egoera txarra dela dio EAJk: «opor edo baimen eskaeren erantzunak berandu ematen dira (...), falta dira kono, hesi, zinta eta abarrak».

Guztiaren aurrean, EAJk dio «lana behar bezala egiteko  baliabide fisikoak eta formazioa behar dituzten funtzionarioak» direla udaltzainak. «Lan eskubideak errespetatu behar dira, eta horrela sahiestuko litzateke
Hernanin fijo dauden udaltzainen ihesak jarraipena edukitzea».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!