Kontzertu berezia emango du Hernaniko Goiz Eguzki abesbatzak larunbat honetan, eta gonbidatu bat ere ekarriko du: Zarauzko Udaberri abesbatza.
Emanaldia Milagrosan izango da, 19:30etan.
Goiz Eguzki abesbatzak Zarauzko Udaberri gonbidatu du larunbateko kontzertua emateko.
Txandaka eta elkarrekin
Emanaldiari hasiera etxekoek emango diote. Javier Zubimendik zuzenduta, zazpi pieza kantatuko ditu Goiz Eguzkik: Maite, Si se muere el mar, A ti, Itsasoa, Alma llanera, Azken dantza eta Baserritarra.
Ondoren Zarauzko taldea ariko da, Patxi Azkarateren gidaritzapean, beste zazpi kanturekin: Udaberri, Goizian argi hastian, Bihotz bat, Kuku, Irten ezazu, Mariñela eta Ilunabarra.
Bukatzeko, elkarrekin kantatuko dituzte Kantuz eta Euskal Herriko.