Mailari eusteko zuzeneko borroka, Getxorekin

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 15a, 01:00

Azken lau jardunaldiak bes­te­rik ez dituzte falta denboraldia bukatzeko, eta CD Hernaniko Nazional mailako mutilen Ju­benilen Ohorezko taldeak ga­rai­pena beharrezkoa du, jai­tsiera postuetatik aldentze­ko.
Hori lortzen saiatuko da igande honetako partiduan, eta zaleen babesa eskatu dute, zu­ze­neko aurkariaren kontra­ko in­­darrak emateko. Zubipen izan­go da norgehiagoka, igan­de­­an, 17:30etan, Getxoren kon­tra.

Goranzko joerari eutsi nahia
Sailkapen nagusian, 16 tal­de­ren artean 13garren dijoa Her­nani, eta lau puntu gehia­gorekin, postu bat go­rago dago Getxo.

Denboraldiari dagokio­nez, baina, badirudi goranz­ko jo­e­ra­ri heldu diola Herna­nik; Ga­bonen aurretik, 10 partidu gal­du zituen, bost se­gi­dan, aza­roan, eta 4 ber­din­du eta 3 ira­bazi. Urtarriletik ho­na, or­dea, txandaka, 4 gal­du, 2 ber­din­du eta 3 irabazi ditu; az­ke­na galdu egin du Athleticen kon­tra, baina au­rre­koa ira­ba­zi egin zuen, 6garren dijoan Txantrearen aurrean.

Getxok, berriz, emaitza kaxkarragoak izan ditu Ga­bo­ne­tatik hona; abendutik ur­ta­rrila bukatu arte, 6 partidu galdu zituen segidan; bi ber­dinketa eta garaipen bat lortu ditu otsailean, eta bana galdu eta irabazi ditu martxoan; azkena, irabazi.
Gauzak horrela, lehia es­tua izango da igandekoa, eta Her­na­nik gogor borrokatuko du, salbaziorako behar dituen 4 puntuetatik 3 irabazteko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!