Naturako hotsen larrean barrena, gaur bidaia

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 15a, 01:00

Hernani’n Musikak udabe­rri honetarako antolatutako musika emanaldietan biga­rrena izango denaz gozatzeko aukera izango da gaur Biterin, 20:00etan: Hots larretan. Sarrerak salgai daude, 7,5 euroan.

Hots eta soinuen barrenako bidaia
Juan Mari Beltran, herri mu­sikan aditua eta urteetan ‘Her­nani’ Musika Eskola Publiko­an txalaparta, txistu, dul­tzai­na eta alboka irakasle izan­dakoa ariko da gaur, Errege Belda akordeoi-jole eta Ixiar Jauregi txalapartari hernania­rrekin batean.

Isturitzeko leize-zuloko flau­­tak, adarren deialdiak edota txorien kantuak eka­rri­ko dituzte gogora, Andoni Sa­la­­me­roren olerkiek lagunduta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!