Lakuara gaur, eta Hernanitik Donostiara bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 14a, 01:00

Hezkuntza komunitateak gaur eta bihar egingo dituen grebekin salatuko du, besteak beste «EAEn hezkuntzara bide­ratzen den inbertsioa Europar Bata­su­neko bataz bestekotik oso urrun» dagoela, eta «2018ra­ko Eusko Jaurlaritzak, ‘historiako aurrekontu haun­die­nak’ izan­da, hezkun­tzara 2010ean bai­no gutxiago bide­ratu nahi du­e­la». 

Hernani eta Ereñotzuri dagokienez, Elizatxon irakasle eta hezitzaileen ia %80k egingo du greba, %66k Urumean, zer­bitzu minimoak emango dituz­te Txirritan, eta «hez­kun­tza ekin­tzak etetea era­ba­­ki du Lan­gile ikastolako Langile Ba­tza­rraren gehien­go­ak». Her­na­ni BHI Insti­tu­tuan ez dute da­turik jaso.

Bihar zutabea, Donostiara
Gauzak horrela, Elizatxo, Uru­mea, Langile, Txirrita, Her­na­ni­ko Institutua, Aran­tza­zu­ko Ama LH/BHI eta Ikasbidek bi mo­bilizazio deitu dituzte. Gaur, Gasteizera, Lakuara joan­go dira manifestazioa egite­ra.

Bihar, berriz, 09:30etan Zin­­­koeneatik atera, eta Do­nos­tiako Boulevardetik 12:00etan aterako den manifes­tazioa­re­kin bat egiteko dei egin dute, Astigarragatik 10:15etan, Mar­tu­tenetik 10:45etan eta Ikas­bi­de pareko bidegorritik 11:15etan pasako den zutabera batuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!