Hernani eta inguruko 80 txirrindulari gaztek proba, larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 14a, 01:00

Hernaniko JOCC txirrindulari elkarteak Peña Otaño saria antolatu du aurten ere, larunbaterako. Arratsaldeko 16:00e­tan hasita, Hernani eta inguruetako alebin eta infantil mailetako 80 bat txirrindulari gaztek hartuko du parte lasterketan. Hura bukatuta, gyn­ka­na lehiaketa ere egingo da, bigarren urtez.

Honen ondorioz, trafikoan aldaketak egingo dira.

Autobus geltokia, anbulatorio parean
Lasterketa Urbieta kalean hasiko da, Karrero parean, eta er­tzain etxea dagoen errotondara egingo du. Handik Latsunbe kalean behera Zinkoeneara joko du, eta handik, Txirritan gora, berriro Urbietara. 

Ondorioz, trafikoan mozketak egingo dira, eta Urbieta kaleko autobus geltokia anbulatorio parera mugituko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!