Fernanado Ederrari omenaldia prestatzeko bilera, astelehenean

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 14a, 01:00

Abuztuan hil zen Fernando Ederra, musikari eta musika irakaslea, eta, omenaldi bat egiteko asmoa azaldu dute hainbat lagunek. Ekitaldirako data ere proposatu dute: ekainaren 22a.

Musikaria ezaguna zen oso, eta antolatzaileak seguru daude jende gehiagok hartu nahi izango duela parte ekitaldian: ikastetxeetako lankide eta ikasleek, gitarra ikasleek, lagunek, musikariek... Ho­rre­gatik, bilera irekia deitu du­te, hil honen 19an, astelehena, 18:00etan San­dius­te­rrin. Orain arte egin diren pro­posamenen berri emango da, eta berriak jasotzeko prest daude aztarna@aztarna.com helbidean. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!