Beste urte batez, pala txapelketa antolatu du Astigarragako Gazte Asanbladak larunbaterako. Arratsaldeko 16:00etan izango da Txomiñenea frontoian, eta gaur izango da apuntatzeko azkeneko eguna, Zipotza elkartean; bikoteko 10 euro ordaindu beharko dira izena ematerakoan.
Ohi bezala, bikote mistoak
Urtero bezala, pala txapelketa bikote mistoen artekoa izango da. Edozein motatako bikoteek balio dute: lagunek, familia artekoek; gazte zein helduek..., betiere, baldintza hori betetzen badute.