Urrezko bi garaipenen ondoren, astigartarrek ez zuten lortu beste hiru puntu eskuratzea, eta 2-1 galduta borobildu zuten partidua larunbatean, Billabonaren kontra.
Aurreneko zatian, astigartarrak aurretik
Aurreneko hamar minutuak Mundarroko jokalariak zelairatzeko aprobetxatu zuten, eta horregatik, nahiko berdinduta hasi zuten norgehiagoka. Baina hortik aurrera, Astigarragakoak nagusitzen hasi ziren eta hala jarraitu zuten aurreneko zati osoan zehar. Ondorioz iritsi zen Mundarroko gazteen gol bakarra, Beñaten pase bat aprobetxatuz Gaztek sartu zuena.
Ondoren, gola eta gero, taldeak berdin jarraitu zuen, nahiz eta hortik gutxira etxekoek berdinketaren gola egin zuten, despeje txar baten ondoren. Atsedenera iristeko minutu batzuren faltan izan zen hori.
Berdinketaren bila joan ziren astigartarrak, baina ez zuten lortu.
Bigarren zatia, ildo beretik
Eta ondoren, bigarren zatia, aurrekoa bezalaxe hasi zen; Mundarrokoak zelaian ondo mantendu ziren, eta hainbat gerturatze izan zituzten aurkako porteriara. Dena den, ez zuten golik lortu, eta gutxinaka beharrezkoak ez ziren faltak egiten hasi ziren, etxekoak erosoago sentiaraziz. Erosotasun hori aprobetxatuz, bigarren gola sartu zuten Billabonakoek. Berdinketa bilatu zuten astigartarrek, baina ez zuten lortu.