Olatz Zugasti Hazparnen, Euskal Herriaren ordezkari

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 14a, 01:00

Larunbatean euskaldunak eta katalanak elkartuko dira Hazparnen, bi kulturen arteko Gure Bazterrak jaialdian. Bertan, bi herrialdeetako kantu, dantza, artisatuza eta beste hainbat gai aztertu eta ezagutzeko aukera izango da, eta Olatz Zugasti hernaniarra izango da, musika atalean, Euskal Herriaren ordezkari. Ur Goiena ur barrena diskoa aurkeztuko du, Gratxina Lertxundi alabarekin batera, Saint Jean Bap­tiste elizan, 21:00etan. Sarrerak salgai: https://www.helloasso.com/associations/eihartzea/evenements/txoria-txori-2-catalunya 

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!