Ikertzailea, hezitzailea eta aktibista feminista da Jeanne Rolande Dacougna Minkette doktorea, eta gaur 18:00etan hitzaldia emango du Biterin, Martxoak 8aren bueltan antolatutako ekintzak borobiltzeko: Discurso desde los márgenes. Descolonizando percepciones sobre las mujeres migrantes africanas.
Bertan, emakume afrikar migranteen autonomia prozesuak landuko ditu, ikuspegi afrikar, antiarrazista eta deskolonizatzailetik. Hiritar oso izan daitezen proposamenak ere landuko ditu. Dacougna Minkette senegaldarra, donostiarra eta «munduko hiritarra» da, eta «aktibismoaren gidari, feminismoa» du.