Gorabeheratsua izan da asteburua Astigarragako pelotarientzat. Gaztetxoen aldetik etorri dira albiste onak: txapela lortu dute Ekain Lizeaga eta Aimar Mujika kadeteek, Gipuzkoako Trinkete Txapelketan, Oiarpe 1 taldeari 40-26 emaitzarekin.
Infantil taldeko Aner Urdangarin eta Eñaut Lizeaga, aldiz, Gipuzkoako Lau t’erdiko txapelketako finalean, Hernaniko bikotearren aurrean 18-10 galduta.
Gurutzealde, azpitxapeldun
Kadeteek bezalaxe, Gipuzkoako Trinketeko Txapelketaren finala jokatu zuen Oier Gurutzealde astigartarrak ere, Behar Zana taldearen izenean; baina azpitxapeldun izendatu zuten, Urnietaren kontra 40-10 galdu ondoren. Partidu zaila izan zela onartu du Gurutzealde berak, eta aukera gutxi izan zuela txapela eskuratu ahal izateko.
Atzo, aldiz, jakinarazi zioten GRAVNI txapelketarako aukeratu izan zela Gipuzkoa ordezkatzeko, eskuz banakako kategorian. Eta atzo bertan jokatu zuen aurreneko partidua Iruñean, Nafarroaren kontra.