burrunba ederra izan zen aurreko martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunaren bueltan, eta egun horren inguruko programa borobiltzeko, omenaldi berezia egin zien Astigarragak, herriko hamaika emakumeri.
Astigarragako Gaztelekuan dabiltzan gazteek garrantzia nabarmena izan zuten, larunbatean.
Bakarrizketa, hasteko
Gaztelekuko gazteek garrantzia nabarmena izan zuten ekitaldi xumean, beraiek izan baitziren aurkezle.
Bakarrizketa batekin hasi zuten omenalditxoa Mirari Martiarena oiartzuarrak, eta ondoren igo ziren oholtzara hamaika emakume omenduak. Zorione Etxezarraga alkatearen eskertza eta errekonozimendua ere jaso zuten.