Herri Eskolako irakaslegoaren gehiengoak greba, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 14a, 01:00

Ikasturte honetako bigarren greba-bolada hasiko dute gaur, Hezkuntza Komunita­te­ko lan­gileek. Gaurko eta biharko de­ial­dia orokorra da, lanpostu guz­tiei eragiten die; aurrerago, sektoreka egingo du­te greba, asteka. 

Gaur, Gasteizera
Grebarekin Astigarraga Herri Eskolako irakasleriaren «gehi­en­goak» bat egingo duela adi­e­razi du eskolak. Aldarrikapen horiek kalera eramateko apro­betxatuko dute; horretarako, Gasteizen egingo den mani­fes­taziora joango dira.

Astigarragatik goizeko 10:15etan pasako da Urumea bailarako zutabea, bihar.

Zutabeak Donostiara, bihar
Bihar, aldiz, zutabeak antolatu dituzte Urumea bailarako ikas­tola publikoek; Hernanitik abia­tu eta Donostiara iritsiko dira.
Hain zuzen, Hernaniko Zinkoeneatik abiatuko dira 09:30etan; 10:15etan geldialdia egingo dute Astigarragan; Mar­tu­tenetik pasako dira 10:45e­tan; Ikasbide pareko bidego­rrian elkartuko dira 11:15etan, eta Bulebarrera 12:00ak aldera iritsiko direla aurreikusten du­te, orduan izango baita mani­festazio orokorra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!