Zozketa, irakurle eta bazkideen artean

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 13a, 01:00

Errigoraren kanpaina berria martxan dago. Martxoaren 20ra arte eskatu daitezke oliba olio birjina estra eta kontserba-sortak, Lurre­kon eta Karabelekon edo www.errigora.eus webgunean. Baina Kro­ni­kak eta Doberak zozketatuko dituzten bi produktu sortetako bat lortzeko aukera ere izango dute, Dobera-Kronikako bazkide direnek, eta bazkide ez izanda ere, hemen agertzen den fitxa bete eta Kroni­kan aurkezten dutenek edo albiste honi iruzkina egiten diotenek. Ostiralera arte hartu ahal izango da parte.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!