Hots-larretan, hiru hernaniarrek

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 13a, 01:00

Naturan artzainek topatu eta imitatu dituzten soi­nuak mu­si­katu ditu Juan Mari Beltran, herri musikan adi­tuak, Hots la­rretan ikuski­zu­nean, eta Bi­terin emango du ostegunean, Errege Belda soi­nu-jole eta Ixiar Jauregi txala­par­tari hernaniarrekin.

Emanaldia 20:00etan ha­si­ko da, Biterin, eta sarrerak sal­gai daude, 7,5 euroan.

Olerkia, musika eta erritmoa
Hainbat soinu-tresna erabi­li­ko dituzte emanaldian: akor­deoia, txirula, ttun­ttu­na eta txala­parta, alboka, txan­bela, txistua, klarinetea, dultzaina...

Horri guztiari, Andoni Sa­la­­me­­­roren olerkiak gehituko diz­ki­ote, eta horrela osatuko dute sin­fonia, aretora ekar­tze­ko Is­tu­ri­tzeko leize-zuloko hotsak, ada­rre­nak edo txorien kantuak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!