Hitzaldia emango du gaur Iñigo Goñi Iradi herri kiroletako kazetari hernaniarrak, herri kirolek Hernanin eta Euskal Herrian izan duten garapena aztertzeko: Herri kirolak Hernanin: lehena eta oraina.
Arratsaldeko 19:00etan izango da, Biterin, Dobera Euskara Elkarteak antolatuta, eta kazetaria laguntzen, Xabier Orbegozo, Arria V aizkolari errezildarra izango da gonbidatu.
Kazetariaren esanetan, «Migel Irazusta, Polipaso Hernanik eduki duen kirolaririk haundienetakoa da», eta bere izena berreskuratzeaz ariko da, besteak beste.