Indarrak biltzen segitzen dute pentsionistek, murrizketen kontra protesta egin eta «gutxieneko 1.080 euroko pentsio duinak» eskatzeko.
Atzo ere elkarretaratzea egin zuten Hernaniko Plazan, eta manifestazioa gero, Kaxkoan barrena. Datozen deialdien berri ere eman zuten.
Larunbatean, Donostiara
Mobilizazioei dagokienez, larunbatean hiriburuetan egingo diren manifestazioekin bat egiteko dei egin zuten; kasu honetan, Donostikoarekin. Alderdi Ederretik 18:00etan aterako dira. Jubilatuez gain, gazteei eta gizarte osoari joateko eskatu zuten.
Sinadurak biltzen, mozioaren alde
Bestalde, Udaleko datorren Plenoan mozioa aurkeztuko dutela jakinarazi zuten atzo, eta sinadurak bilduko dituztela, mozioaren alde.