Sei film labur gaur, gaylesbitrans gaia lantzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 13a, 01:00

Bilboko Gaylesbitrans 15. Nazioarteko Zinema eta Arte Esze­nikoen jaialdian aurkez­tu­tako sei film labur ikusteko aukera izango da gaur Biterin, 19:00etan hasita, Martxoak 8aren inguruan antolatutako ekitaldiei segida emanez.

Bihar, berriz, Jeanne Ro­lan­de Dacougna Minkette iker­tzaile eta aktibista fe­mi­nis­tak hitzaldia emango du, 18:00etan.

Mundu zabaleko 6 film labur
Gaurkoan sei film labur ikusi ahal izango dira.

Homoamak film euskaldu­ne­an, Xabik emakume bate­kin mai­temindu dela aitor­tu­ko die bere bi amei. Herbe­he­re­­ta­ko Sirene, nahasmena, la­gun­­ta­su­na eta norbera iza­tea­ri bu­ruz­koa da. Happy austra­lia­­rrak, sexuan esperien­tzia­rik ez eta hitzorduetarako app bat des­kargatzen duen gaztea du pro­ta­gonista. Kana­da­tik da­to­rren Marguerite filmak, ema­kume nagusi bat eri­zai­na­rekin lotzen duen adis­ki­de­ta­su­na dauka oinarri. Ornito­rrin­­co film espai­niarrean, bien ar­teko ha­rre­mana eten arren, familia baz­karian itxu­rak egingo dituz­ten bi ema­kume ageri dira. Azkenik, Szèp Alak (Itxura Ede­rra) hun­ga­ria­­rra, garbitzaile eta ikasle ba­ten arteko ezinezko maita­sunari buruzkoa da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!