Martxoko agendari hasiera emateko, Energia Azoka izango da gaur, Joseba Barandiaran plazan, goizez, eta arratsaldean, zine saioa izango da.
Bihar, berriz, Zuhaitz Eguna ospatuko da, 12:00etan, Larraburu baserriaren inguruan, eta bueltakoan, 12:30etan, dantzarako aukera izango du nahi duenak, Joseba Barandiaran plazan.
Emakumeen Egunaren harira, hainbat zita
Martxoko ekitaldien artean, protagonismoa hartzen dute, baita ere, Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekitaldiek. Horren harira, bilera egingo du talde feministak asteartean 18:00etan, Joseba Barandiaran plazan, eta hilaren 8, 9 eta 10ean hainbat ekintza antolatu dira: elkarretaratzea eta kazerolada, hitzaldia, bakarrizketa eta omenaldia eta zine saioa (ikusi, 8-9. orrialdeak).
Gainontzean, haur eta helduentzako antzerki saioekin gozatzeko aukera ere izango da hil honetan. Era berean, musika emanaldiak izango dira, literatura saioak ere bai, eta euskera lantzeko tailerrak, Gurasolagun saioak eta bisita bereziak egingo dira; adibidez, BCBLra.
Martxoko agenda
3 Energia Azoka, 10:00-14:00, Joseba Barandiaran plazan.
3 Zinema, 17:00etan kultur etxean: Lego Ninjago. Euskara Sailak antolatuta. Sarrera: 2 euro.
4 Plaza dantzak, 12:30etan Joseba Barandiaran plazan.
4 Zuhaitz Eguna, 12:00etan Larraburu baserriaren inguruan.
4, 11, 18, 25 Marinelak Sagardoetxean. Bisita gidatu interaktiboak, sagardoa eta euskal marinelen itsasoko bizimoduaren arteko loturaren inguruan. Prezioa: 4 euro. 10 urtetik beherakoek, doan.
6 Gurasolagun tailerra, 16:45-18:00 ikastolako aretoan. Eta asteartero eta ostegunero ludoteka.
6, 13, 20 Objektuak birziklatzeko eskulanak, 16:00-18:00 kultur etxean. Udaleko Gizarte Sailak antolatuta, doan. Izenematea: berdintasuna@astigarraga.eus.
10 Antzerkia, 20:00etan kultur etxean: Bi izarren kalenturak. Bi emakumeren arteko maitasun/gorroto sentimenduen talka eta norgehiagoka, komedia klabean. Sarrera: 6 euro helduek eta 3, adin txikikoek.
13 Bisita gidatua Miramongo parke teknologikoan dagoen Basque Center on Cognition, Bran and Language (BCBL) zentrura. Hizkuntza bat ikastean gure garunean gertatzen den prozesuaren inguruko azalpenak. Doan, 10:00etan AEKren Nabarra Oñatz kaleko egoitzatik aterata.
15, 16, 19, 22 Norberto Almandoz musika eskolako ikasleen hiruhileko musika emanaldiak.
15, Organoa. Andra Maria Parrokian, 19:00etan.
16, Txistua. Musika Eskolan, 19:00etan.
16, Gitarra klasikoa. Musika Eskolan, 19:30etan.
19, Pianoa, zeharkako txirula eta biolina. Musika Eskolan, 19:00etan.
22, Piano eta teklatu taldeak. Musika Eskolan, 19:00etan.
17, Pala txapelketa mistoa, Gazte Asanbladak antolatuta, Txomiñenea frontoian, 16:00etan. Izenematea Zipotza tabernan. Bikoteko, 10 euro.
18, Antzerkia, 17:00etan kultur etxean: Kalean otso, etxean uso. Hainbat ipuin, txotxongiloek lagunduta. Sarrera: 2,5 euro haurrek, eta 5 euro helduek.
19, Literatur solasaldia, 19:30etan liburutegian, gaztelaniaz. Robert Seethler idazlearen Toda una vida.
20, Hortzetako pasta egiteko tailerra, 18:30etan AEKren Nabarra Oñatz kaleko lokalean. Prezioa: 5€.
20, Irakurketa kluba, 19:30etan liburutegian. Joxean Agirre idazlearen Zwei Frauen liburuari buruz, euskeraz, eta doan.
23, Jump Fit euskeraz, eta Aeropilates gaztelaniaz, doan, 19:00etan kiroldegian. Aurrez izena eman behar da.
24, 25 Erakusketa, Gipuzkoako Modelismo Elkartearen eskutik: hegazkin, tanke, ibilgailu, irudi... eta abar izango dira ikusgai kultur etxean, 11:00-13:30 eta 17:00-19:30.
Martxoak 8aren bueltan antolatutakoaren berri, 8-9 orrialdeetan.