Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketaren laugarren kanporaketa Ereñotzun izango da datorren ostiralean, 20:00etan, Ur Mia Elkartean. Bertan ariko dira bertsotan Kepa Galparsoro, Oihana Arana, Aner Peritz ‘Euskitze,’ Juelen Iturbe eta Ekain Tolaretxipi hernaniarra. Kanporaketako lehenengoa finalera sailkatuko da zuzenean.
Oihana Arana txapelduna, ‘Euskitze’ eta Ekain Tolaretxipi hernaniarra
Oihana Arana pasa den urteko txapelduna bertan egongo da, baita sariak irabazi dituen Aner Peritz ‘Euskitze’. Saio ederra espero da eta Ekain Tolaretxipi herritarrari babesa emateko ere aukera paregabea da.
Atzo, Orion hirugarren saioa zegoen Igauri Lopetegi, Aimar Sorazu, Itziar Mendia, Uxue Alkorta eta Josu Ibargurenekin. Urumeako Kronika hau isterakoan oraindik ere ez zen ezagutzen lehenengo sailkatua eta finalerako sailkatuaren izena.
Imanol Albizu eta Haizea Arana, finalean
Aurretik beste bi egin dira Zestoan eta Oñatin. Zestoan Iker Ormazabal hernaniarra aritu zen, baina finalera zuzenean Imanol Albizu sailkatu da. Oñatin, Haizea Arana izan zen saioko irabazlea eta finalerako txartela eskuratu zuena.