Kronika-Doberari buruz, solasaldiak Urumean

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 24a, 01:00

Kronika-Doberaren inguruan solasteko gonbidapena egin dute, herritarren iritzia jaso eta etorkizuneko erronkak zehazten laguntzeko. Horretarako hainbat bilera egingo ditu Kronika-Doberak Urumean zehar, tartean, Ereñotzun eta Goizuetan. Goizuetakoa hu­rrengo ostiralean izanen da, martxoaren 2an, eta Ereñotzukoa, aldiz, martxoaren 5ean. Goizuetan, 18:30etatik 19:30etara izanen da, Udaletxean; eta Ereñotzun, 19:00etatik 20:00etara, Auzo Etxean. Aranoarrak horietako batera joatera animatu dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!