‘Goizuetan lan eta bizi’, bigarren jardunaldia martxoaren 10ean

Kronika - Erredakzioa 2018ko ots. 17a, 01:00

Martxoaren 10ean eginen dute bigarren jardunaldia, Goizuetan lan eta bizi dinamikaren baitan. 
Arratsaldeko 18:00etan izanen da, udaletxeko ganbaran, eta aurreratu dute, berezia izanen dela oraingoa: martxoaren 8a Emakumeen Eguna izan­da, emakume nekazari­en gaia landu nahi dute be­reziki. Horregatik, Mai­te Sanchez abeltzain goizu­etarra eta Gotzone Ses­to­rain gaztagile leitzarra izanen dira gonbidatuak.
Elkarlanean antolatu dute, Gizarte Zerbi­tzue­ta­ko Berdintasun Sailak, Udalak eta Cedernak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!