Irazustabarrena eta Mendizabalek lortu dute txapela

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 12a, 01:00

Euskal Herriko Emakumeen Paleta Irekiko txapeldun irten dira, elite mailan, Irazustabarrena hernaniarra eta Mendizabal. Finalean 30-20 irabazi zieten Martin eta Arrieta, azken hau ere hernaniarra. Eliteko partiduan 29 tanto ederrak lortu ziren eta 21 galdutakoak izan baziren ere, erdiak erasoan galduta izan ziren. Oso partidu teknikoa jokatu zuten eta errebotetik eramandako laupabost pelotak ere izan ziren. Larunbatean, partida hau ETB4ean ikusi ahal izango da. Lehenengo mailako finalean Goikoetxea-Eizmendik 30-14 galdu zuten finala.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!