Donostiako Ignacio Maria Barriola zentroan jardunaldiak egingo dira bihar, 09:30etan hasita, Langileok ere erraustegia gelditu, badugu alternatiba lelopean. Langile ordezkariak izango dira, eta Piort Barczak, Europako Ingurumen Bulegoko Hondakinen Arduradun teknikoa. Bukatzeko, giza katea egingo da 12:30etan, Boulevardetik Foru Aldundira.