Pasa den ostegunean Ana Isabel Alonso korrikalariak Hernaniko kluba bisitatu zuen. Espainian egon den lasterkaririk hoberenetarikoa izan da palentziarra eta oraindik ere Espainiako Maratoi Errekorra (2h26:51) berea da, orain 23 urte Donostian egina. Gazteleraz bertso bat ere abestu zioten eta Alonso hunkitzea lortu zuten.