HERRI kirolek Hernanin eta Euskal Herrian izan duten garapena aztertuko dute etzi, asteazkenean, 19:00etan Biteri kultur etxean. Iñigo Goñi herri kirol kazetari hernaniarrak emango du hitzaldia eta gonbidatu bezala Xabier Orbegozo ‘Arria V’ errezildarra etorriko da. Herri kirolak Hernanin; lehena eta oraina da izenburua eta bertan herri kirolak Hernanin izan duen ohiartzuna nolakoa izan den azalduko dute. Iñigo Goñik, herri kiroletan, Hernanik izan duen izen haundiena azpimarratu nahi du. «Hernani eta herri kirolez hizketan ari bagera Polipasoz hitzegitea ezinbestekoa da. Migel Irazusta Polipaso Hernanik eduki duen kirolaririk haundienetakoa da, herri kiroletan hizki larriz historiara pasa dena eta herrian berriz ezezaguna da askorentzat. Dudarik gabe berreskuratu beharreko kirolaria da. Polipaso zein zen jakin behar dugu hernaniarrek».