Hiru antzezlanetarako sarrerak salgai dira

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 12a, 01:00

hernaniar asko mugitzen dituen ekimena izaten da An­tzerki Zikloa. Martxoaren 20tik 22ra izango da aurtengo uda­berriko ediz­ioa, eta hiru pro­posa­me­nak haue­­xek dira: Soka, Ergela eta Txarriboda. Saio guztiak Biterin izango dira, 20:00etan hasita. Izaten den mugimen­dua medio, urteroko legez, sarrerak aurretik sal­duko di­tuzte. Gaur jarriko di­tuzte Bi­te­rin, erdiak goizean, 09:00-13:00 ordutegian; eta beste er­diak arratsaldean, 16:00-20:00 ordutegian. Inte­re­sa duenak gaur gerturatzea du onena, berehala agortzen baitira.  

‘Soka’ gazteleraz eta ‘Ergela’ eta ‘Txarriboda’ euskeraz
Hiru emanaldien artean bat gazteleraz izango da eta bes­te biak euskeraz. Soka (Cuer­da) da zikloa estrei­na­tuko duena eta bera da gazteleraz eskainiko dena. Ergela eta Txa­rriboda aldiz, euskeraz izango dira.
Hiru antzezlanak denbora gutxi daramate antzez­to­ki­etan eta arrakasta eta kritika onak izan dituzte. Euskal Herrian dauden hiru kon­painia garrantzitsuek ekoiz­ten dituzte -Ttanttaka, Txalo eta Hika- eta bertan euskal eszenan gaur egun dauden aktore entzutetsuenetakoak ikusi ahalko dira Biteriko oholtza gainean.
Gainera, Biteriko areto nagusia berritu dute eta lehenengo aldiz antzerki zi­kloa areto eraberrituan es­kai­niko dute. Leku gehiago dago, baina gogoratu, sarre­rak azkar agortzen dira.

‘soka’
Martxoak 20, gazteleraz

Soinketako irakasle batek 11 urteko mutiko baten gorpua aurkitzen du, gimnasioko sokatik urkatuta. Gertatutakoaren erruduna balitz bezala, bere inguruak baztertuta, Igorrek errua eta erantzunkizunaren arteko mugak marrazten diren bilaketa bati ekiten dio.

‘ergela’
Martxoak 21, euskeraz

Ekonomikoki estu dabil Ergela antzezlaneko protagonista. Dirua azkar irabazi nahi du eta aukera paregabea topatu du: ikerketa psikologiko baterako izena ematea. Dirua modu horretan erraz lortu dezakeela pentsatzeagatik da ergela, enpresariak ez baitio bidea horren erraz utziko. Joseba Apaolaza da ergel hori gorpuzten duen aktorea eta Sara Cozar berriz, ikerketa psikologikoa egingo diona.

‘txarriboda’
Martxoak 22, euskeraz

Mireiak eta Imanolek ez­kongai bikote perfektua osa­tzen dute. Zorionaren irudi dira. Ezkondu egin dira gaur eta Patxi Bilbaok, emaz­te­gai­aren aitak eta Iper­tro­lako haundi mandiak, antolatu du ospakizun gala. Festa itzela. «Gaur txerrien antzera, jan, edan eta dantza egitea nahi dut!» Horixe da iristen gon­bidatuei egingo dien ha­rrera. Guztiak bertan daudela diru­dienean, ordea, Txusa azal­duko da aretoan. Gizon gor­putzean bizi den ema­kumea da Txusa eta Ima­nolen aitaren azken bikotea izan zen hura hil artean. Mireiak gonbidatu du ezkontzara. Emakumea atse­gin du eta aukera polita iruditu zaio Imanolek Txusa hobeto ezagutu eta bere aitarena gaindu ahal izateko. Ezuste honek eta beste hainbat sorpresek ospakizuna kolokan jarriko dute. Ezkontza baino Txarriboda emango du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!