Lampedusako Gurutzea Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 11a, 01:00

Paterekin osatutako gurutzea, Lampedusako Gurutzea, Europako elizetatik barrena dabil eta Hernanitik ere pasako da. Gipuzkoa zeharkatu ondoren Arantzazuko igoerarekin bukatuko da Erramu bezperan. Hori dela eta, asteazkenean, martxoaren 14an, 19:30etan etorkin eta errefuxiatuen aldeko otoitz eta gogoeta topaketa bat antolatuko da parrokian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!