Done Jakue bideko maratoi erdian, podiumean

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 11a, 01:00

Done Jakue bideko maratoi erdia jokatu zen aurreko asteburuan, Errioxan; eta bertan izan ziren, ipar martxako modalitatean, hiru hernaniar. Hiruek lortu zuten podiumera igotzea, gainera! Bigarren izan ziren Arantxa Asti­ga­rraga, emakumezkoetan; eta Agustin Urretabizkaia, gizonezkoetan. Biei, Espainiako txapeldunek irabazi zieten. Visi Medina, berriz, 6garren sailkatu zen, baina 60 urtetik gorakoetan onena. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!