Gipuzkoako Banakakoaren 3garren tiraldia gaur Aian jokatuko da

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 11a, 01:00

Gipuzkoako Banakako Txa­pel­ketaren hirugarren jardunaldia jokatuko da gaur Aiako bolatokian. Bertan izango dira hernaniar bolariak pasa den astean Lasarten aritu eta gero. 

Oraingoz lehen postuetatik hurrun daude lehen bi tiraldiak eta gero. Bigarren jardunaldian Enrique Lopetegi za-rauztarra nagusitu zen 47 bri­la­rekin, eta hernaniarrak ho­rrela geratu ziren: Fer­nando Gallego (Elur Txori) 42 brila, Ibon Miner eta Leandro Miner (Ur-Mia) 38 brila, Rosa Santos (Elur Txori) 31 brila eta Miguel Arrozpide (CD. Hernani) 29 brila. Hernaniko bolari gehiago ere aritu ziren. 

Fernando Gallego da oraingoz erregularrena aritu dena. Bi saioetan 42 brilarekin. Jokin Izagirre segurarra geratu zen lehenengo postuan 49rekin lehenengo jardunaldian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!