Asteburu garrantzitsua dute Hernaniko pelotariek eta partidurik aipagarriena gaur jokatuko da Zumarragan. Euskal Ligako lehen mailan bi hernaniar iritsi dira finalera Paul Ojuel eta Eneko Azpitarte eta gaur, 10:30etan, jokatuko dute finala. Aurkari bezala bi pelotari ezagun izango dituzte eta askotan elkarrekin eta elkarren aurka jokatu dituzte hainbat partidu. Errenteriako Eple taldeko Urmeneta eta Aranburu izango dituzte aurrez aurre. Hernaniko bikotea da faborito txapela irabazteko.