Kale garbiketaren kudeaketa, Udalak

Kronika - Erredakzioa 2018ko mar. 11a, 01:00

Hernaniko Udalak kale gar­bi­­­ketaren kudeaketa berega­natuko du datorren maia­tzean. Azken urteotan, zerbi­tzua kanpoko enpresa baten kontratazioaren bidez eskaini izan du Udalak. Lehiaketa bidez egiten da kontratazio hori eta 2010etik hona FCC enpresari esleitu zaio zer­bitzua.

2011n, Udal Gobernu be­rri­ak konpromisoa hartu zuen kale garbiketa, oina­rriz­ko zer­bitzua eta udal konpete­n­tzi­ako zerbitzua den heinean, publifikatzea aztertzeko, hau da, zerbitzua lan­gi­le eta baliabide publiko­ekin ematea.

Prozedura, ostera, konple­xua da eta lehen pauso ga­rran­tzitsua eman berri du aste honetan. Hilaren 7an egin­dako ezohiko udalba­tza­rrak gehiengo osoz onartu zuen Uda­lak zerbitzu hori bere­ganatzea; EH Bilduren eta Orain Hernaniren aldeko botoekin (11 boto). EAJk eta PSEk zerbitzua publi­fika­tzearen kontra bozkatu dute (6 boto).

Garbitania Sozietate Publi­koak kudeatuko du kale garbi­keta maiatzetik aurrera. Dato­zen hilabetotan, beraz, egun Hernaniko kaleak, plazak eta parkeak garbitzen ari diren langileak -egun FCCko lan­gileak- Garbitaniako lan­gile bihurtzeko prozedurak egingo dira. Modu berean, zerbitzua baliabide materialez horni­tzeko lanak ere egingo dira.

Kale garbiketa da Her­naniko Udalak egiten duen kontrataziorik garran­tzi­tsu­ena, diru kopuruari dago­kionez. Urtero, 1.152.000 euroko kostua izaten du zer­bitzu horrek eta xehetasunak txostenetan jaso ditu.

«Publifikazioaren onurak mota desberdinekoak izango dira: zerbitzuaren eskumena bere gain hartuta, kudeaketa hobeto kontrolatzeko tresnak izango ditu Udalak. Oinarrizko zerbitzu publiko hau ez da merkatuaren menpe egongo eta gardentasuna hobeto ber­matu ahalko du Udalak. Era berean, behin publi­fi­ka­tuta, %10eko aurrez­pena ekarriko dio Udalari» adierazi zuen Luis Intxauspe alkateak.

«Kale garbiketaren zer­bitzua bereganatuta, kalita­tez­ko zerbitzu publikoak es­kain­tzeko konpromisoan bes­te urrats bat egin du Uda­lak, urte hasieran industrial­deetako hondakinen kudea­keta bereganatu ondoren» dio Udal Gobernuak.

EAJ-PNVk eta PSE-EEk zalantzak dituzte argitaratutako zenbakiekin 
Oposizioko alderdi nagusiak EAJ-PNV aurka bozkatu zuen eta Andoni Amonarraiz bozeramaileak bere arrazoiak eman zituen. «Hasiera batean kale garbiketaren kudeaketa berreskuratzearen aldekoak gara, baina azken egunetan txosten desberdinak aztertu, irakurri eta beste batzuk eskatu ditugu eta zenbakiek ez dute ematen. Aregitaratu diren datuetan hutsune asko ikusten ditugu eta aldagai asko ez dira sartu. FCCri ere eskatu dizkiogu datu desberdinak eta datu guzti horiek kontutan izanda 1.152.000 euroko kostua Garbitaniarekin haundiagoa litzateke. Aurreztu egingo dela esaten du Udal Gobernuak, baina gure datuen arabera 1.210.000 euroko kostua izango duela ateratzen zaigu. Gutxi gora behera 100 mila euro garestiagoa izango litzateke».

Ildo beretik PSE-EEk ere aurkako botua eman zuen. «Guri ere ez zaizkigu kontuak ateratzen» esan zuen Ricardo Crespo bozeramaileak. «Sindi­katuekin bildu gara eta langi­leen egoera hobea izango dela esan digute. Alde horretatik zoriondu egin behar dugu Udal Gobernua, baina bestetik, zenbakiak zalantza asko sor­tzen dizkigute. Errea­lita­tetik kanpo daudela uste dugu».

Orain Hernaniko bi zinegotziek aldeko bozka eman zu­ten. Jaione Aristregik esan zu­en «zebitzuak Udalak berres­kuratzearen alde gaude. Hau pa­u­su bat da eta azkena ez izatea espero dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!