Otsailaren 13an, datorren asteartean, Miramon parke teknologikora irteera antolatu dute, Udaleko Euskara sailak eta AEK euskaltegiak. BCBLra (Basque Center on Cognition, Brain and Language) bisita gidatua egingo dute; eta bertan, azalduko diete gure garunean gertatzen den prozesua, hizkuntza bat ikastean. Doan izango da, herritar guztiei irekia, eta 10:00etan aterako dira, AEKren lokaletik.