Euskal Herriko zazpi lurraldeetako mus txapelketako finala gaur jokatuko da Uztaritzen, eta Urumea bailarak izango du ordezkaririk: Goizuetaren izenean, Alain Oiartzabal eta Iban Eskudero sailkatu dira finala jokatzeko. Guztira, zazpi lurraldeetako 128 bikotek hartuko dute parte lehian.