Datorren asteburuan ere izango da antzerki saiorik, kultur etxean. Kalean otso, etxean uso antzezlana eskainiko du Patata Tropikala antzerki laborategiak, igandean 17:00etan. Sarrerak astelehenean jarriko dituzte salgai, kultur etxean edo www.astigarraga.eus web orrian: haurrek 2,5 euro, helduek 5 euro.