Gobernu zentralak egin duen pentsioen igoera «murritza» dela salatzeko, hainbat eta hainbat mobilizazio deitzen ari dira txoko guztietan, jubilatu eta pentsionistek.
Goizuetan ere, azken bi ostiraletan bildu dira, «pentsio duin baten eskaera aldarrikatzeko», eta berriro ere bilduko dira. Hurrengo zita, hilaren 16an izanen da, 12:00etan.