Babestutako edukia - Hernani Bidaiak
Geroz eta ohitura haundiagoa daukagu bidaiatzeko. Geroz eta urrutirago ateratzen gara, baina, askotan, Euskal Herrian bertan ditugun parajeak ez ditugu ezagutzen. Milaka kilometro egiten ditugu oporrak ditugun bakoi-tzean, eta ez gara konturatzen etxean bertan baditugula benetan ikusgarriak diren txokoak.
Egun osoko irteerak Euskal Herrian barrena
Hernani Bidaiak agentziak duen eskaintza zabalaren artean, badira gehiegi ezagutzen ez ditugun egun osoko txangoak ere.
Euskal Herrian zehar, dela Iparraldera zein Hegoaldera, egun bakarreko irteerak antolatzen ditu bakarka zein taldean egiteko. Eskaintzaren artean nabarmentzekoak dira honakoak: Erdi-aroko Gazteluak, Monastegien Lurraldea, Urbasa-Andia Parke Naturala eta Donejakue bidea, besteak beste. Aukera paregabea Euskal Herria hobeto ezagutzeko.
Ingurugiroarekiko errespetuz
Gainean ditugun Aste Santuko jai egunak aproposak izan daitezke Euskal Herria hobeto ezagutzeko. Hernani Bidaiak agentziak ingurugiroarekiko duen ardura dela eta, emisiorik gabeko furgoneta/minibusa edo luxuzko autobusetan antolatzen ditu eskursioak. Gidari eta gia lanak egingo dituen lagun batekin, noski.
Nahiz eta, esan bezala, datozen jai egunak egokiak izan daitezkeen mota honetako txango batetaz disfrutatzeko, urte osoan zehar duten eskaintza bat da, taldean edo bakarka egiteko.
BAZTAN ETA ZUGARRAMURDI
Donostian hartuko dugu autobusa Baztan aldera. Iruñan geldialditxo bat egin ostean, Elizondo ezagutuko dugu, bailarako hiriburua. Bazkaldu eta Zugarramurdin sorginkeriren bat egin eta gero, etxeruntz abiatuko gara.
Prezioa: 120 € / pertsonako
EUSKAL KORSARIOEN KOSTALDEA
Donostiatik abiatuta, Biarritz aldera joko dugu; luxuak eta surfak bat egiten duten herrira. Bertatik, Baionara egingo dugu salto, bazkaltzera. Arratsaldea Donibane Lohizunen pasata, Donostiara itzuliko gara autobusean.
Prezioa: 120 € / pertsonako
BARDEAK ETA TUTERA
Donostiatik Bardeatako Parke Naturalera joango gara autobusez. Bertako paisaiataz gozatu eta Nafarroako Erriberatik Tuterara joango gara bazkaltzera. Herria ezagutu eta gero berriro bueltatuko gara Donostiara autobusean.
Prezioa: 115 € / pertsonako
Babestutako edukia - Sakana
Haritzez eta pagoz jositako baso erraldoia da Sakana
Sakana Arabako lautada eta Iruñerria lotzen dituen korridorean dago kokatua. Kokapen estrategiko honi esker, garraio publikoaren bidez (trena eta autobusa) inguruko herrietara eta hirietara iristea erraza da.
Aralar, Urbasa eta Andia parke naturalek babesten dute Nafarroako ipar-mendebaldean kokatua dagoen Sakana eskualdea. Burunda-Arakil ibaiaren bi ertzetan dago, eta eskualdearen erdi-erdian Beriain edo San Donato mendia.
Inguru paregabea
Sakanako herrietako kaleetanbarrena, iturri, plaza, eliza, lorez beteriko balkoi eta XVIII. mendeko etxe armarridun ugari ikusteko aukera izango du bisitariak.
Baso erraldoia da Sakana
Basoa mendietan hasi eta mendi-magalean behera jaisten da larre eta herriekin elkartu arte.
Baso atlantiko eder hauek benetako harribitxiak dira, gure arbasoek babestu eta errespetatutako ondare aparta, basoak ziren arbasoen munduaren jatorria eta biziraupenerako oinarria.
3 parke natural, bueltan
Gaur egun, hiru parke naturalek inguratzen gaituzte: Aralar, Andia-Urbasa eta Aizgorri-Aratz. Biaizpe eta Erga mendiak, berriz, bailararen ekialdeko itxiera dira. Ibilbide ederrak egiteko aukerak ezinhobea eskaintzen du eskualdeak.
SakanaKO UDALERRIAK
Ziordia, Olazti, Altsasu, Urdiain, Iturmendi, Bakaiku, Etxarri-Aranatz, Arbizu, Ergoiena, Lakuntza, Arruazu, Uharte Arakil, Irañeta, Arakil eta Irurtzun.